2017(e)ko apirilaren 18(a), asteartea

10.ASTEA

Aste honetan zehar, unitate didaktikoarekin jarraitu dugu eta Maitanek beste zati bat azaldu digu, edukiena. Edukien atala ondo egin ahal izateko, Maitanek power point bat igo zuen egelara guk ikusteko  nola egin genezake. Unitate didaktikoa hainbat zati desberdin ditu eta aurreko astean asmoak azaldu zituen eta gaurko honetan, edukiak azaldu ditu. Baita ere, aurkezpenekin jarraitu dugu, eta ostiralean, Maddik eta IƱakek aurkezpen bat egin zuten edukiei buruz. Lehenik eta behin, definizioa aurkeztu zuten, ondoren motak azaldu zituzten eta azkenik, bideo bat jarri zuten.


2017(e)ko apirilaren 7(a), ostirala

9.ASTEA

Bederatzigarren aste honetan, unitate didaktikoarekin jarraitu dugu, hau da, lehendabizi, egoeraren azterketa egin behar izan dugu. gure kasuan hau izango litzateke gure azterketa: 
  • Ingurua:
Eskola herri txiki batean dago eta polikiroldegi bat, baratza bat, jantokia eta bestelako zerbitzuak eskaintzen ditu. Eskola berdegunez eta etxez inguratuta dago.
Populazio-tasa gorantz doa eta inguruaren maila-sozioekonomikoa ertaina-altua da.


  • Ikastetxea:
Ikastetxe publikoa da, D eredukoa eta Haur eta Lehen Hezkuntza etapak ditu. Ikastetxeak 13 maisu-maistra ditu, atezaina, garbitzaileak eta jantokiko pertsonala. Gainera, ingelera eta musika lantzeko espezialista bina ere bai.
Ikastetxeak mantentzen dituen printzipioen artean hurrengoak daude:
  • Ongizatea bermatzea
  • Ikasleen autonomia erraztea
  • Jolasa, ikerketa lantzea
  • Globalizazioa ekitzea
  • Era askotako komunikazioa erabiltzea
  • Parte-hartzea erraztea
  • Hezkidetza


Gelez gain, liburutegia, jantokia, polikiroldegia, jolastokia, musika eta plastika gelak, koltxoneta gela eta bideo-gela daude.
Ikastetxearen ordutegia: 9.00etatik 12.30ak arte goizez eta 14.30etatik 16.40ak arte arratsaldez. Ordutegi horretan, eskolaz kanpoko jarduerak, gosari eta askariaren zerbitzuak sartuta daude.


  • Irakasleak:
Irakasleak primeran koordinatzen dira mailaka eta zikloka planifikatzen dute; zikloen eta etapen arteko koordinazioa oso ona da. Maisu-maistrek inguruarekiko erlazioa oso garrantzitsutzat hartzen dute eta familiekiko eguneroko komunikazioa dago.


  • Gelak:
Geletan erabiltzen diren planifikazio, metodologia eta ebaluazio sistema Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuan eta Ikastetxearen Curriculum Proiektuan jasotzen diren hastapen edo printzipioekin bat datoz.
Espazio, denbora eta baliabideei dagokienez, gelak txoko/tailerren bidez antolaturik daude. Gela guztiek baliabide nahikoak eta aproposak dituzte.
Bi etapetako talde guztiek ikastetxearen gela espezifikoak erabiltzen dituzte zenbait jarduera burutzeko eta batzuetan pasabideak eta jolastokia erabiltzen dira tailerrak egiteko.
Hilabetero, gutxienez, egun oso bat hartzen da eguneko txangoren bat egiteko.    


  • Haurren familiak:
Familia nuklearrak dira nagusi. Duten kultura eta ekonomia maila ertain-altua da eta gehiengoaren ama hizkuntza familia euskara da.
Familiak seme-alaben hezkuntzaz interesaturik daude baina esan beharra dago, kalifikazioei eta jokabide normalizatuei ematen dietela arreta batez ere.
Gurasoek maisu-maistrekiko erlazio oso ona mantentzen dute sarrera eta irteeretan, eta horrez gain, askotan eskatzen dute zita bat hitz egiteko, arazoei buruz mintzatzeko edo eta ebaluazio txostenak komentatzeko. Guraso gutxik irakasleekin lan egiten dute eskolaz kanpoko jardueretan, txangoetan, gelako jardueretan, jaien prestakuntzan.
Gainera, gurasoek oso harreman ona mantentzen dute haien artean, izan ere, guztiak herri txiki batean bizi direnez, eguneroko daude kontaktuan haien artean.


  • Haurrak:
Orokorrean haien adineko garapen patroietan kokatzen dira, hau da, arreta, oroimena, sormena onak dituzte eta horrez gain, lan egiteko gogoa eta ikasteko interesa adierazten dute. Hizkuntzari dagokionez, ahoskera ona dute, ulertze maila egokia eta hiztegi aberatsa dituzte.

Talde mailan, esan daiteke haur guztiak integraturik daudela baina hala ere, geletan objektu pertsonalekin loturiko gatazkak ere agertzen dira. Aisian mantentzen dituzten ohiturak telebistarekin, markekin, goxokiekin lotzen dira.

Azteazkenean, asmoak azaldu zituen eta power point bat igo zuen talde bakoitzak eskema ondo jarraitzeko eta asmoak ondo egiteko.
Ostiralean, aurkezpenekin jarraitu genuen eta asmoekin zerikusia zuten aurkezpenak egon ziren, hau da, talde bakoitzak aurkezpen bat egin beharko du unitate didaktikoa kontuan izanda.