Kaixo guztioi:
Laugarren aste honetan, didaktika orokorrrean barneratu gara eta Didaktikaren definizioa eskaini digu; Didaktikak ikaskuntza-irakaskuntza prozesuak ahalbidetzen duen eta testuinguru jakin bateko curriculuma kontuan hartuz ikaslearen formakuntza integrala xede duen zientzia da. Baina oraindik ere K2 moduluko hainbat gauzekin arazoak izan ditugu, beraz Alaitzek hobeto azaldu dizkigu.
Aurreko ostiralean, ez genuen bukatu artikulua irakurtzen eta ideak ateratzen beraz, teoria klaseetan, beste taldearekin komunean jarri ditugu ideia nagusiak eta jarraitu egin dugu pixka bat gelditzen zitzaigunarekin.
Aste honetako ostiralean, Alaitzek esan zigun, sorpresa bat zuela klasean egiteko,baina aurretik, proiektuen eta unitate didaktikoen ezaugarriak eta ezberdintasunak irakurri genituen, pixkanaka pixkanaka, Didaktika Orokorraren ezaugarriak barneratzeko. Bukatu genuenean,sorpresa etorri zen. Taldeka jarri ginen eta talde bakoitzari hainbat liburu eman zien eta liburu horien ezaugarriak eta idea nagusiak atera behar genituen. Horrez gain, gehien gustatu zitzaiguna esan behar genuen eta liburuen argazkiak atera behar genituen, gero blogean ipintzeko. Liburuen izenburuak hauek ziren; "Mi escuela sabe a naranja", "Educación infantil" eta "Aprender y enseñar en educación infantil". Liburu hauek oso interesgarriak ziren eta nahiko deigarriak.
Hurrengo astera arte!
2017(e)ko otsailaren 28(a), asteartea
2017(e)ko otsailaren 18(a), larunbata
3.ASTEA
Egun on!
Hirugarren aste honetan, Haur Hezkuntzako Heziberri Curriculumarekin jarraitu dugu, oraindik ez dugu guztiz menperatzen , hau da, galerak ditugu, eta gure lehenengo aldia denez curriculuma aztertzen, ez dakigu ondo nondik doan.
Ukitu dugun beste gai bat, K2 moduluko lanaren bigarren fasea izan da. Bigarren fase hau, beste faseekin konparatuz, konplexuagoa da, eta horretarako, Alaitzek taula bat erakutsi digu eta beste taula bat eman digu, fasea ondo egiteko eta ulertzeko. Bertan, proiektu baten adibide bat agertzen da eta honen bidez, gure proiektua bideratu dezkegu.
Hau da taula:
Egin dugun beste gauza bat, artikulu baten azterketa izan da eta nola ez Curriculumarekin zerikusia du. Artikulu hau honela deitzen da: "De las programaciones didáctica a la unidad didáctica: incorporación de competencias básicas y la concrecion de tareas". Artikulu honen bidez egin nahi dutena da heziketa printzipioak berrestea. Klasean, orrialde bakoitzeko ideia nagusiak atera ditugu eta bakoitza esan behar izan du zer gustatu zaion edo zer ez duen ulertu.

2017(e)ko otsailaren 10(a), ostirala
2.ASTEA
2,astean zehar, K2 moduluko lanarekin eta Heziberri Curriculumarekin jarraitu dugu. Heziberri curriculuma argiago gelditzeko, aurreko asteko mapa mentalarekin jarraitu dugu eta bigarren partea egin dugu. Mapa bukatuta eta zalantzak argituta, modulu gidaren beste mapa mental bat egin dugu lanaren faseak ondo bereizteko. Egia esanda, oraindik ez dakigu nola erabiltzen den Curriculuma eta zertarako balio duen, baina espero dut kurtsoa bukatzerakoan erabiltzen ikastea.
Oraindik klaseko hainbat klasekideek ez dugu ondo ulertu modulu lanarena beraz, azken klasea eman dugu zalantzak argitzen eta baita ere lanaren 2.fasea azaldu digu orokorrean.
Beste zalantza bat portafolioarena izan da eta azaldu digu nola bidali behar diogun linka eta nola egin etiketak. Lehenik eta behin, egelaren bidez bidali behar diogu gure blogaren linka eta ondoren sarrera bat egiten dugunean, etiketa batzuk jarri behar ditugu.
Hona hemen heziberriren mapa mentala:
Hona hemen modulu gidaren mapa mentala:

Besterik gabe hurrengo astera arte!
2017(e)ko otsailaren 3(a), ostirala
1.ASTEA
DIDAKTIKAREKIN HASTEN
Kaixo, Jone naiz, Haur Hezkuntzako 1.mailako ikaslea eta Gasteiztarra naiz. Haur Hezkuntza ikastea erabaki dut haurrak gustuko ditudalako eta gogo handiak ditut kurtsorekin jarritzeko.
Aste honetan zehar, didaktikari buruzko informazioa eman digu Alaitzek, hau da, azaldu digu zer egingo dugun lauhilabete honetan zer ikasiko dugun, zenbat lan egingo ditugun, ebaluatzeko kriterioak eta ikaskideak izan dituzten zalantzak argitu ditu.
Ikasgai honetak egingo dugun lan inportantea, portafolioarena izango da, beste modu batera esanda eguneroko bat. Eguneroko honetan, astean zehar ematen digun materiari buruzko hausnarketa bat egingo dugu, hau da, astean zehar ikasi dugun guztia portafolioan jarri behar dugu, honen bidez jakingo dugu zer egin dugun eta hurrengo urtean jakingo dugu zer egin genuen pasaden urtean.
Baita ere, modulu lanean aritu gara eta azaldu digute zer egin behar dugun eta nola. Lan hau irakasgai guztietarako berdina da. Lan honi buruz hainbat arazo izan ditugu baina Alaitzek arazoa konpondu digu. Lan honetarako taldeka jarri behar gara eta gai bati buruzko informazioa eman,
Beste alde batetik, Heziberri curriculuma aztertzen hasi gara eta honi buruzko mapa kontzeptual bat egin dugu hobeto ikasteko. Hona hemen mapa kontzeptuala.
Besterik gabe ongi etorri eguneroko honetara.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)