2017(e)ko otsailaren 28(a), asteartea

4.ASTEA: DIDAKTIKA OROKORRA IRAKASGAIA BARNERATZEN

Kaixo guztioi:

Laugarren aste honetan, didaktika orokorrrean barneratu gara eta Didaktikaren definizioa eskaini digu; Didaktikak ikaskuntza-irakaskuntza prozesuak ahalbidetzen duen eta testuinguru jakin  bateko curriculuma kontuan hartuz ikaslearen formakuntza integrala xede duen zientzia da.  Baina oraindik ere K2 moduluko hainbat gauzekin arazoak izan ditugu,  beraz Alaitzek hobeto azaldu dizkigu.
Aurreko ostiralean, ez genuen bukatu artikulua irakurtzen eta ideak ateratzen beraz, teoria klaseetan, beste taldearekin komunean jarri ditugu ideia nagusiak eta jarraitu egin dugu pixka bat gelditzen zitzaigunarekin.
Aste honetako ostiralean, Alaitzek esan zigun, sorpresa bat zuela klasean egiteko,baina aurretik, proiektuen eta unitate didaktikoen ezaugarriak eta ezberdintasunak irakurri genituen, pixkanaka pixkanaka, Didaktika Orokorraren ezaugarriak barneratzeko. Bukatu genuenean,sorpresa etorri zen. Taldeka jarri ginen eta talde bakoitzari hainbat liburu eman zien eta liburu horien ezaugarriak eta idea nagusiak atera behar genituen. Horrez gain, gehien gustatu zitzaiguna esan behar genuen eta liburuen argazkiak atera behar genituen, gero blogean ipintzeko. Liburuen izenburuak hauek ziren; "Mi escuela sabe a naranja", "Educación infantil" eta "Aprender y enseñar en educación infantil". Liburu hauek oso interesgarriak ziren eta nahiko deigarriak.

Hurrengo astera arte!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina