2017(e)ko otsailaren 18(a), larunbata

3.ASTEA

Egun on!

Hirugarren aste honetan, Haur Hezkuntzako Heziberri Curriculumarekin jarraitu dugu, oraindik ez dugu guztiz menperatzen , hau da, galerak ditugu, eta gure lehenengo aldia denez curriculuma aztertzen,  ez dakigu ondo nondik doan.
Ukitu dugun beste gai bat, K2 moduluko lanaren bigarren fasea izan da. Bigarren fase hau, beste faseekin konparatuz, konplexuagoa da, eta horretarako, Alaitzek taula bat erakutsi digu eta beste taula bat eman digu, fasea ondo egiteko eta ulertzeko. Bertan, proiektu baten adibide bat agertzen da eta honen bidez, gure proiektua bideratu dezkegu.

Hau da taula:




Egin dugun beste gauza bat, artikulu baten azterketa izan da eta nola ez Curriculumarekin zerikusia du. Artikulu hau honela deitzen da: "De las programaciones didáctica a la unidad didáctica: incorporación de competencias básicas y la concrecion de tareas". Artikulu honen bidez egin nahi dutena da heziketa printzipioak berrestea. Klasean, orrialde bakoitzeko ideia nagusiak atera ditugu eta bakoitza esan behar izan du zer gustatu zaion edo zer ez duen ulertu.

Hurrengo astera arte!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina