DIDAKTIKAREKIN HASTEN
Kaixo, Jone naiz, Haur Hezkuntzako 1.mailako ikaslea eta Gasteiztarra naiz. Haur Hezkuntza ikastea erabaki dut haurrak gustuko ditudalako eta gogo handiak ditut kurtsorekin jarritzeko.
Aste honetan zehar, didaktikari buruzko informazioa eman digu Alaitzek, hau da, azaldu digu zer egingo dugun lauhilabete honetan zer ikasiko dugun, zenbat lan egingo ditugun, ebaluatzeko kriterioak eta ikaskideak izan dituzten zalantzak argitu ditu.
Ikasgai honetak egingo dugun lan inportantea, portafolioarena izango da, beste modu batera esanda eguneroko bat. Eguneroko honetan, astean zehar ematen digun materiari buruzko hausnarketa bat egingo dugu, hau da, astean zehar ikasi dugun guztia portafolioan jarri behar dugu, honen bidez jakingo dugu zer egin dugun eta hurrengo urtean jakingo dugu zer egin genuen pasaden urtean.
Baita ere, modulu lanean aritu gara eta azaldu digute zer egin behar dugun eta nola. Lan hau irakasgai guztietarako berdina da. Lan honi buruz hainbat arazo izan ditugu baina Alaitzek arazoa konpondu digu. Lan honetarako taldeka jarri behar gara eta gai bati buruzko informazioa eman,
Beste alde batetik, Heziberri curriculuma aztertzen hasi gara eta honi buruzko mapa kontzeptual bat egin dugu hobeto ikasteko. Hona hemen mapa kontzeptuala.
Besterik gabe ongi etorri eguneroko honetara.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina