2017(e)ko otsailaren 10(a), ostirala

2.ASTEA

2,astean zehar, K2 moduluko lanarekin eta Heziberri Curriculumarekin jarraitu dugu. Heziberri curriculuma argiago gelditzeko, aurreko asteko mapa mentalarekin jarraitu dugu eta bigarren partea egin dugu. Mapa bukatuta eta zalantzak argituta, modulu gidaren beste mapa mental bat egin dugu lanaren faseak ondo bereizteko. Egia esanda, oraindik ez dakigu nola erabiltzen den Curriculuma eta zertarako balio duen, baina espero dut kurtsoa bukatzerakoan erabiltzen ikastea.

Oraindik klaseko hainbat klasekideek ez dugu ondo ulertu modulu lanarena beraz, azken klasea eman dugu zalantzak argitzen eta baita ere lanaren 2.fasea azaldu digu orokorrean.
Beste zalantza bat portafolioarena izan da eta azaldu digu nola bidali behar diogun linka eta nola egin etiketak. Lehenik eta behin, egelaren bidez bidali behar diogu gure blogaren linka eta ondoren sarrera bat egiten dugunean, etiketa batzuk jarri behar ditugu.

Hona hemen heziberriren mapa mentala:


Hona hemen modulu gidaren mapa mentala:



Besterik gabe hurrengo astera arte!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina