2017(e)ko martxoaren 8(a), asteazkena

5.ASTEA

Bostgarren aste honetan zehar hainbat ariketa desberdin egin ditugu, baina aurretik, K2 moduluko lanarekin jarraitu dugu eta azaldu digu noiz izango diren tutoretzak, bigarren fasearen feedback-a etb.
Alaitzek esan digu, aste honetan zehar jarduera desberdinak egingo ditugula eta ez ditugu hainbesteko lanak egin. Didaktika orokorrean barneratzeko, Amaiak eta Anek, gure klaseko ikaskide batzuk, Haur Hezkuntzako goi mailako zikloko aurkezpena egin digute. Bi ikaskide hauek erabaki dute aurkezpen hau egitea guk jakiteko zer egin duten kurtso horretan zehar eta didaktikari buruzko hainbat informazio azaldu dizkigute.
Asteazkenean, aurreko asteko artikuluarekin bukatu dugu. Taldeka jarriz, talde bakoitza bere ideia nagusiak esan dituzte eta horrela, artikuluak landu dugu.
Ostiralean, dokumental bat ikusi dugu Loczy buruzkoa. Dokumental honetan agertzen da nola orfanatu batetik, eskola bat sortu zen. Bertan umeek jolasten dute, ez daude haur askorik, gauzak bere kabuz egiten dituzte.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina