2017(e)ko martxoaren 31(a), ostirala

8.ASTEA. Irakasle berria!

Aste honetan, irakasle berri bat etorri da eta gurekin egongo da kurtsoa bukatu arte. Irakasle berria, Maitane deitzen da eta lehenengo egunean, unitate didaktikoari buruzko lana azaldu digu. Taldeka, egoera baten azterketa egin beharko dugu eta bukatzen dugunean aurkeztu beharko dugu, baina aurretik, astero talde bakoitzak aurkezpen bat egin beharko du eta bideoak edo artikuluak erabili ahal dira.
Asteazkenean, Maitanek hobeto azaldu digu zer egin behar dugun, eta modulu laneko taldeetan jarri beharko gara eta unityate didaktikako lana egin.
Ostiralean, aurkezpenak hasi dira. Egun honetan bi taldek aukeztu egin digute eta talde batek korrikako artikulu bat irakurri digute eta beste taldeak bideo batzuk jarri dituzte.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina