Lehengo liburua, "Aprender y enseñar en educación infantil" da. Liburu hau, ikaskuntza analizatzeko eta hobetzeko ideiak eta orientazioak azaltzen ditu. Liburu honetan deigarriena iruditu zaiguna 347 eta 348.orrialdeko planoak izan dira, hau da, asko gustatu zaigu jakitea nola antolatzen diren haur hezkuntzako klaseak. Familiari garrantzia ematen dio. 314.orrialdean esaten du "la familia y la escuela: dos contextos diferentes, un obejtibo común". Orokorrean, teoriarekin zerikusia duen liburu bat da.
BIBLIOGRAFIA: Bassedas.E,Hugel.T,Solé.I(2006). Aprender y enseñar en educación infantil. Barcelona: Graó.
Bigarren liburua, "Mi escuela sabe a naranja" da. Liburu honetan ez dago esplizituki agertzen den teoriarik, izan ere, edukiak istorioen bidez modu inplizituan jasotzen dira. Kapituluen tituluak eta azpititiluak nahiko deigarriak dira eta ondorioz, irakurlearengan liburua irakurtzeko gogoa pizten du, hala nola, ¿Quien soy yo?, "La Palabra".
Hirugarren liburua eta azkena, "Educación infantil" da. Orokorrean, liburu honetan edukiak hiru deskribatzailetan laburbiltzen dira, kultura, hezkuntza eta garapena. Liburua lau zatitan banatzen da, lehenengoa Haur Hezkuntza erreforma garaian. Bigarrena hauraren eboluzioa, garapena eta ikaskuntza. Hirugarrena curriculumaren agerpena Haur Hezkuntzan eta azkenik laugarrena, Haur Hezkuntza eskolaren planifikazioa. Nahiz eta liburu honen portada nahiko deigarria izan, teoriaz beteta dago.
BIBLIOGRAFIA: Gallego Ortega,JL(1998).Educación Infantil. Málaga: Aljibe.
Asteartean, gure ikaskideak Garazi, Itsaso eta Nagorek, Unitate Didaktikoaren aurkezpen aurkeztu ziguten eta hirugarren mailako zehaztapen mailan oinarritu ziren. Unitate Didaktikoren definizioa esan zuten; irakaslearen lana antolatzeko baliabidea da. Lan hau, planifikatzen ikasteko eta curriculuma kontrolatzeko balio du eta orokorra eta zehatza izan behar da. Irakasle bezala, praktika hobetzeko, aniztasunari erantzuteko eta haurren beharretara egokitzeko balio du eta elementu nagusak, justifikazioa, jarrera, testuingurua dira. Helburuei dagokionez, orokorra eta espezifikoa izan behar da eta edukiei dagokionez, hiru multzo desberdin daude. Kontzepztuzkoak, jarrerazkoa eta prozedurazkoak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina