2017(e)ko martxoaren 15(a), asteazkena

6.ASTEA!

Kaixo guztioi:

Aste honetan zehar, beste ekintza desberdin egin ditugu kalsean. Asteartean, gure ikaskideak Amaia eta Anek goi mailako zikloko aurkezpenarekin jarraitu zuten eta informazio gehiago eman ziguten. Aurkezpenarekin bukatu zutenean, galdera batzuk aurkeztu zizkiguten eta K2 moduluko taldeetan
jarrita erantzun genituen. Galderak hauek ziren;

  • Zer da zuretzako irakasle on bat? Entzuten jakitea, enpatia izatea, komunikazio gaitasun ona izatea, errepetua etb
  •  Ze ezaugarri, jarrera, eduki behar ditu irakasle on batek? Uste dugu enpatia ezugarri garrantzitsuena da.
  •  Izan dituzun irakasleetatik, zein izan da gehien gustatu zaizuna eta zergaitik? Niri klas eman didan irakaslerik hoberena, batxilergoko irakasle bat izan da, Xabier deiturikoa. Beraren klaseak oso dinamikoak ziren, ez zegoen hainbesteko teoriarik, oso interesgarriak ziren...
  • Ze metodologia da zuretzat egokiena? Metodologiarik egokiena, Maria Monteaorinena da.
  •  Zure ustez, nola ebaluatu beharko litzateke haur hezkuntzan? Haurra behatzen, bere prozesua aztertzen eta ebaluatzen.
  • Nola antolatuko zenuten gela? (espazioa eta denbora) Uste dut txokoak direla aukerarik egokiena gela antolatzeko. Hau da, txoko bakoitzean jarduera desberdin bat egitea.
Taldeka galderak erantzuten bukatu genituenean, guztiok batera amankomunean jarri genituen eta talde bakoitzak bere erantzunak esan zituen.

Asteko azken egunean, ostiralean, Loczy-ren bideoarekin jarraitu genuen. Egun horretan ikusi genuen pasartean hainbat informazio ematen zuen metodologiari buruz eta baita ere agertzen zen nola lan egiten zuten. Ikastola horretan, gurasoak klasean egon ahal ziren eta umeekin jolastu. Irakasleak, lasaitasuna transmititzen diete umeei eta baita ere animatu egiten dute. Umeen artean arazo bat baldin badago, enpatia asko dute, hau da, badakite ze hitz erabili. Egun guztietan berdina egiten da, hau da, korografia bat bezalakoa da, siesta, hamaiketakoa etb.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina