2017(e)ko maiatzaren 6(a), larunbata

12.ASTEA

Aste Santuko oporra behin bukatuta, berriz ere klaseak hasi dira. Aste honetan zehar, Unitate Diktikoarekin jarraitu dugu. Asteartean, Maitanek metodologia irizpideak azaldu zituen eta hurrengo egunean hiru taldeek aurkezpen bat egin  zuten eta horietako bat gu izan ginen eta horretarako Maitanek metodologiari buruzko power point bat aurkeztu zigun.
Hurrengo egunean, aurkezpen eguna iritis zen. Nire taldea, modulu taldea, aurkezpen bat egin genuen metodologia azaltzen. Lehenik eta behin bost boluntario atera ziren gurekin arkezpena egiteko. Gure aurkezpenean, azaldu genuena izan zen nola egin klase perfektu bat, hau da, nola izan beharko zen metodologia perfektu bat. Hasieran, Jonek metodologiaren definizioa azaldu zuen guztiok jakiteko zer zen. Ondoren, hainabat printzipio azaldu genituen, ala nola, afektibotasun printzipioa, globalizazio printzipioa, aktibotasun printzipioa, bakoitze printzipioa eta transferentzia printzipioa. Eta aurkezpenarekin bukatzeko, gelaren antolaketa azaldu genuen, hau da, nola egon beharko litzateke antolatuta Haur Hezkuntzako gela bat.
Hau izango litzateke gure eskema:

METODOLOGIA - DIDAKTIKA OROKORRA


  1. AFEKTIBOTASUN PRINTZIPIOA ZAINTZEA: ahots leuna, mugimendu lasaiak, giro atsegin eta goxoa sortzea, umeak diren moduan onartzea, haien gaitasunetan konfiantza izatea…


  1. Oporretan egindakoa korroan komentatu, haien interesei erantzun (pelikularen bat ikusi badute adb eta gai horri buruz gehiago jakin nahi badute, hori landu)  GLOBALIZAZIO PRINTZIPIOA ETA AKTIBOTASUN PRINTZIPIOA. (IRAKASKUNTZA KOLEKTIBO PRINZTZIPIOA BAZTERTUZ: irakasleak bere ezagutzak transmititzea eta haurrek entzutea, gero irakasleak galderak eginez). Gaia beste egun batean landu behar izango denez, egun horretan jolas librea txokoetan TALDEKA JARRI haurrek nahi duten moduan, egoki iruditzen zaien kopuruetan, baina HETEROGENEOTASUNEZ,  eta espazioa, denbora eta baliabideak malgutuz eta dibertsifikatuz            BAKOITZE PRINTZIPIOA.


  1. Guztiok elkarrekin daudenez BIGARREN SOZIALIZAZIOA emango da (1. sozializazioa: familiarekin etxean ematen dena, 2. sozializazioa: eskolan).


  1. TRANSFERENTZIA PRINTZIPIOA: adb pelikulan DINOSAURIO gaia            hurrengo astean dinosaurio gaia landu eta aurreko ezagutza (A) eta berria (B) elkartuz (C) atera.


  1. GELAREN ANTOLAKETA ZAINTZEA: Espazioa: segurua, harkorra eta pizgarria. Materiala: segurua, pizgarria, ondo banatua eta ordenatua.  Denbora: erritmo eta beharrizanak kontuan hartu. Taldekatzea: beraien artean edo hezitzailearekin erlazionatzeko era; segurua eta aberasgarria. Arauak: justifikatuak, hitzartuak eta funtzionalak.

  1. METODOLOGIA DEFINIZIOA (sarrera moduan): Metodologia nola irakatsi galderari buruzko hausnarketa da. Ikastetxe, ziklo, maila, ikasgai, arlo, etab. batean zer printzipio, metodo, estrategia, teknika, jarduera, gelaren antolakuntza, etab. erabili behar ditugun argitzen duen hausnarketa.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina