2017(e)ko maiatzaren 13(a), larunbata

14.ASTEA, AURKEZPENAK

14. astea iritsi da eta Unitate Didaktikoa bukatu dugu eta behin bukatuta, aurkezpenak hasi dira. Gutxi falta da kurtsoa bukatzeko eta beraz, lan guztiak entregatu behar ditugu eta pendiente dauden aurkezpenak egin behar ditugu.
Asteartean, gure lau ikaskidek, aurkezpen bat egin ziguten Unitate Didaktikoari buruzkoa. Lau neska hauek Haur Hezkuntzako Goi mailako zikloa egin dute beraz beraien esperientziak kontatu zizkiguten guk jakiteko nolakoak diren praktikak zer egin haurrekin etb. Aurkezpena nahiko interesgarria izan zen eta oso lagungarria izan zen.
Azteazkena iritsi zenean, Maitanek ordu osoa utzi zigun Unitate Didaktikoarekin jarraitzeko eta K2 modulua amaitzeko, beraz ordu osoa egon ginen bi lan hauek bukatzen eta lanekin geneuzkan hainbat arazo konpontzen.
Ostiralean, aurkezpenak hasi ziren eta hiru taldeek egin zuten eta horietako bat gure taldea zen. Lehengo taldeak, zentzumenei buruzko lana egin zuten eta ariketa interesgarri bat egin genuen. Animali batzuen soinuak jarri zituzten eta asmatu behar genuen zein animali zen eta ondoren haiek esaten zituzten erantzunak. Bigarren taldeak, ipuin bat kontatu ziguten haizeari buruzkoa eta baita ere oso interesgarria izan zen.
Azkenengo taldea, gurea izan zen. Hasteko, gure lanaren sarrera azaldu genuen eta ondoren bi jarduera proposatu genituen. Lehengo jarduera parkean egin genuen eta binaka jarrita bi hosto desberdin hartu behar zituzten. Bigarren jardueran, ikasle bakoitzak orri batean hartutako hostoa inguratu behar zuen boligrafoarekin.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina