2017(e)ko maiatzaren 22(a), astelehena

IKASKUNTZA PROZESUAREN LABURPENA

Lauhilabetea bukatu egin da, beraz ikasgaiari bukaera eman behar zaio eta kurtsoari baita. Azken sarrera honetan, bigarren lauhilabetean zehar ikasitakoa laburtuko dut eta horretarako portafolioaren laguntza behar izango dut.

Egia esanda, lauhilabetea hasi zenean ez nekien zer zen Didaktika Orokorra, edo ze demontre egingo genuen klaseetan, orokorrean ez nekien ezer ez. Baina lehenik eta behin eskerrak eman nahi nizkioke izan ditudan bi irakasleei, Maitaneri eta Alitzeri, lan handia egin dutelako Unitate Didaktikoari buruzko lana egiterako orduan edota klaseak ematerako orduan. Orokorrean, lauhilabete honetan nahikoa ikasi dut eta lehen ez nekizkien ezagutzak lortu ditut.

Behin klaseekin hasi ginenean, oso ideia ona iruditu zitzaidan azterketak kentzea eta bakarrik blog bat egitea eta kurtsoa bukatzerakoan Unitate Didaktikoaren lan bat egitea, baina asteak aurrera joan ahala ez zitzaidan oso ideia ona iruditu blogarena, hau da, astero sarrera bat igo behar genuen gure blogera azalduz zer egin dugun astean zehar, baina azkenean, guk onartu genuen azteketa ez egitea, beraz bloga egin behar genuen bai ala bai.

Bigarren astean, K2 Modulu lana azaldu ziguten eta Heziberri Curriculuma zer zen azaldu ziguten. Lehenengo asteetan, lehenengo fasearekin egongo ginen lan egiten eta asteak pasa ahala beste bi faseekin jarraituko genuen. Hasieran, ez genekien zer zen Heziberri Curriculuma eta zer egin behar zen horrekin baina orain, kurtsoa behin bukatuta, badakigu nola erabili Curriculuma lanak egiteko. Aste horretan baita ere Heziberriren mapa kontzeptual batzuk egin genituen argiago ikusteko zenbat atal zituen eta nola erabiltzen zen.

Hurrengo astean, hau da, 3.astean, K2 Modulu lanarekin jarraitu genuen eta bigarren fasearekin hasi ginen. Bigarren fasea, konpexuena izan da eta gehien kostatu zaiguna izan da. Aste horretako egun batean, Alaitzek taula bat eskaini zigun guk jakiteko nola egin behar genuen fase hori, eta horri esker, argiago izan genituen gure ideiak.

Laugarren astea, Didaktika orokorrean barneratu gara eta informazio gehiago izan dugu. Alaitzek, artikulu bat eman zigun didaktikari buruzkoa eta aman komunena jarri genuen, hau da, taldeka jarriz bakoitzak orrialde bateko ideia nagusiak azpimarratu behar zituen eta gero beste taldeei azaldu. Klase horiek oso baliagarriak izan ziren, asko ikasi genuelako. Ostiral horretan, jarduera desberdin bat egin genuen. Taldeka jarriz, hiru liburu eman zigun eta liburu horien ezaugarriak hartu behar genituen eta eskema batean aipatu. Horrez gain, gehien gustu zitzaiguna esan behar genuen eta liburuen argazkiak atera behar genituen. Gure liburuen izenburuak hauek ziren; "Mi escuela sabe a naraja", "Educación infantil" eta "Aprender y enseñar en educacion infantil".

Hurrengo astean, gure bi ikaskidek aurkezpen bat eskaini ziguten, goi mailako zikloa egin zutelako. Egia esanda, nahiko ikasi genuen, azaldu zutelako zer egiten zuten praktiketan . Ostiralean,  Loczy-ren lanketarekin hasi ginen eta horretarako, dokumentalaren zatitxo batzuk ikusi genituen gelan.

Seigarren astean, beste aurkezpen bat egon zen eta hainbat galdera egin zituzten metodologiari buruz, nola sentitu ginen Haur eskolan, nolakoak ziren gue irakasleak... eta ostiralena, Loczy-ren dokumentalarekin bukatu genuen.

Zortzigarren astea, oso desberdina izan zen, irakasle berria iritsi zelako, Maitane. Lehen egunean, Unitate Didaktikoaren lana azaldu zigun, pixkanaka- pixkanaka lanarekin hasteko. Hasieran pentsatzen genuen oso erraza izango zela baina azkenean nahiko konplexua izan da eta gainera aurkezpenak egin behar izan ditugu. Ostiral horretan, aurkezpenak hasi ziren eta talde batzuk oso urduri zeuden ez zekitelako zer egin behar zuten.

Bederatzi eta hamargarren asteetan, Unitate Didaktikoarekin jarriatu genuen eta lehenik eta behin egoraren azterketa egin genuen eta bertan jarri behar genuen zein ikastetxean egingo genuen proiektua, zein gai aukeratuko genuen etab eta ostiralean, aurkezpenak jarriatuko ziren.

Aste Santutik bueltan, K2 moduluarekin bukatu genuen eta berriz ere lanarekin jarritu genuen, eta lanaren beste atal batzuk azaldu zigun, hala nola, metodologia, edukiak, asmoak... eta pixkanaka, talde bakoitzak bere lana garatu behar zuen. San Prudentzio jaiak gainean genituen eta ondorioz, klase ordu gutxiago izango genituen, beraz aste horretan ez genuen ezer berezirik egin.

Behin Maiatzean sartuta, kurtso bukaera laister ailegatuko zen eta orduan lan guztiak etregatu behar genituen. Azken bi asteetan, indarrez egon gienen lanak bukatzen eta aurkezpenak hobekien egiten. Azken egunetan aurkezpen guztiak bukatu genituen eta lanak entregatu genituen beraz bukatu egin dugu!!!

Astez-aste egindakoa laburtu ondoren, konturatu nahiz lan asko egin dugula kurtsoan zehar eta asko ikasi dudala eta nire buruarentzat aberasgarria izan dela. Lauhilabeta honetan, ahalik eta parte hartze aktiboena izaten saiatu nahiz eta oso gustora egon naiz.

Besterik gabe, eskerrik asko guztioi eta hurrengora arte!!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina