2017(e)ko maiatzaren 22(a), astelehena

AZKEN ASTEA!

15.aste hau azkena da, beraz gure kurtsoa  bukatu da eta azterketak laister hasiko dira. Aste honetan zehar, Unitate Didaktikoaren aurkezpenekin jarritu dugu eta oso interesgarriak izan dira.
Asteratean bakarrik talde batek egin zuen aurkezpena. Talde hori, Iñakerena, Maddirena, Annirena eta Julenena zen eta planetei buruzko aurkezpena izan zen. Lehenik eta behin  planeta batzuen ezaugarriak azaldu ziguten eta ondoren taldeka jarri ginen eta talde bakoitzak planeta bat marraztu beharko zuen. Gure taldeari, Marte planeta tokatu zitzaigun eta oso marrazki polita egin genuen.
Asteazkenean, bi taldek egin zuten. Lehenengo taldea, Anderrena, Sandrarena, Arraterena eta Nerearena izan zen eta kontinentei buruzko azalpena eskaini ziguten. Lehendabizi, kontinenteen izenak esan genituen eta gero jarduera bat egin genuen parkean. Parkean behin geundela, "Stop" jolasera jolastu genuen baina libratzeko goitik salto egin behar genuen edo besarkada bat eman. Auzkezpena behin bukatu zenean, bigarren taldea hasi zen. Mikelek, Leirek, Helenak eta Uxuek, animalieI buruzko aurkezpena egin zuten eta animalien soinuak jarri zituzten eta guk asmatu behar genituen eta  jarduera hau oso barregarria izan zen.
Ostiralean, hiru taldek egin zuten. Lehengo taldeak, baita ere animalien gai hautatu zuten eta diferentzien jolasa egin genuen eta ondoren, zikoin baten marrazkia egin genuen. Bigarren taldearen aurkezpena oso polita izan zen eta urtaroei buruzkoa zen. Salburuako atarira joan ziren eta bertako istalakikuntzak grabatu zituzten guri aurkezteko. Azken aurkezpena, pelikulei buruzkoa zen eta baita ere oso jarduera barregarri bat egin genuen. Ordenagailuan pelikula famatu batzuen musika jarri zuten eta guk asmatu behar genuen, adibidez, Heidirena... Ostiralean, Unitate Didaktikoaren lana entregatu genion Maitaneri eta beraz, lanekin baita ere bukatu genuen.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina